domingo, 25 de junio de 2017

IKASLE ORDEZKARIEI DIPLOMAK BANATZEN

Ikasturtea amaitzeko, Agenda 21eko ikasle arduradunei, egin duten lana eskertzeko, agiriak banatu zaizkie. 


ONDO ONDO PASA OPORRAK ETA EZ AHAZTU AGENDAN LANDUTAKOA ERE OPORRETAN LANTZEN.





KONGOREN ALDEKO MUGIKORRAK

Aurten ere, DBH 3. mailako ikasleek mugikorrak birziklatzeko kanpaina abiarazi dute. 


MUSEO-AZOKA

LH2. mailan, Escuelas Creativas-eko proiektuari amaiera emateko, "birziklapena" landuz, Museo-Azoka antolatu zuten. 
Bertan, haurrek egindako eskultura, artelan eta jolasez gain, hainbat oroigarri jarri zituzten saltzen. 
Ateratako dirua, "Super H" elkarteari emango diote. Gaixotasun arraro eta onkologikoak dituzten haurrei laguntzen dion taldeari.      
    























ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA

“Eskola Jasangarria” agiria eskuratu du Ikastolak.

Elgoibar Ikastolak “Eskola Jasangarria” ziurtagiria lortu du beste lau urtetarako. Horren erakusgarri da eraikinaren kanpoaldean dagoen bandera.

Agiria berritu ahal izateko, urte hauetan iraunkortasunaren arloan egindako hobekuntzak neurtzen dituzte auditoria baten bidez. 
Joan den ekainaren 6an Busturiako Madariaga dorretxean egindako ekitaldian jaso zuten ziurtagiria ikastolaren izenean joan ziren ikasleek. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak banatu zituen agiriak, eta aldamenean izan zituen Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua eta Iñaki Arriola Ingurumen sailburua.





domingo, 21 de mayo de 2017

UDAL BATZAR TXIKIA

Maiatzak 18an  Ikastolako Agenda 21eko ordezkariak Udal batzarrean egon dira ikasturtean zehar herri diagnosiaren inguruan egindakoa azaltzen. 


pleno txikia elgoibar udala danak


Aurtengo gaia BIODIBERTSITATEA eta GEODIBERTSITATEA izan dira. Gelatan landu ondoren, Udalean aurkeztu dituzte gai honen baitan ateratako konpromiso eta proposamenak.



pleno txikia elgoibar udala lau



pleno txikia elgoibar udala alkateagaz



pleno txikia elgoibar udala orok2



pleno txikia elgoibar udala ezk1






















MAIATZAK 17 LGTB EGUNA

Maiatzak 17an LGTB fobiaren aurkako eguna izan zen.
Ikastetxeko maila ezberdinetan gaia landu genuen eta ondoren erdiko aretoan marrazki, horma-irudi eta pentsamenduak jarri genituen.







miércoles, 17 de mayo de 2017

EUSKAL CONFINT 17

Elgoibar Ikastolako ikasleak Busturian egiten den Erkidegoko konferentzian izan dira.


Maiaken Labrador, Malez Zabala, Galder Melika eta Joseba Maguregi joan dira Iraes taldeko ordezkari bezala.



Busturiara, Ikastolako Confintean "palma olioari" buruz idatzitako gutuna eraman dute. Bertan parte hartzen duten beste eskolekin partekatu eta Euskadiko gazteen gutuna sortu dute.